Katalunia eta Alacanteko dantzariak Tolosan

Udaberri dantza taldeak elkartruke bikoitza antolatu du larunbat honetarako Tolosako kaleetan

Jueves, 9 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Tolosa- Asteburu honetan Tolosan izango dira Esbart Sant Martí de l’Ateneu Torrellenc dantza talde kataluniarra eta Grup de Danses de Xixona talde alacantarra. Udaberri dantza taldearekin elkartrukeak egindakoak dira bi taldeak, eta Tolosan aritzea egokituko zaie orain.

Elkartruke bikoitza izango da, beraz, eta dantzariek tolosarrei haien ohiturak erakutsiko dizkieten bezala, bisitariek Tolosa eta inguruak ezagutzeko aukera izango dute.

Egitarauari dagokionez, 16.30ean kultur etxetik abiatuta, Torrelles de Llobregateko haurren eta Udaberriren ikastaroetako gaztetxoen kalejira izango da alde zaharrean. Ondoren, 17.00etan, kalejira egin dutenek emanaldia eskainiko dute Trianguloan eta ordu berean Xixonako eta Torrelles de Llobregateko helduen kalejira hasiko da. Kalejira amaitu ostean emanaldia eskainiko dute Trianguloan. - M.S.S.