Oiartzunek atsolorra ospatuko du martxoan

Iaz jaiotako haurrek herriaren ongietorria jasoko dute, ohitura berreskuratuz

Aitziber Muga - Jueves, 9 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Kultura zinegotzia, iaz guraso izan diren oiartzuar batzuk eta Basterretxea antropologoa.

Kultura zinegotzia, iaz guraso izan diren oiartzuar batzuk eta Basterretxea antropologoa.

Galería Noticia

Kultura zinegotzia, iaz guraso izan diren oiartzuar batzuk eta Basterretxea antropologoa.

Oiartzun- 2016an jaiotako haurren atsolorra izango da hilabete honetan Oiartzunen. Komunitatearen ongietorri honekin lotuta, bestelako ekitaldiak ere izango dira, atsolorraren erritura hurbiltzeko eta haurrak gizarteratzeko euskal ohitura hau berreskuratzeko.

Honela, bihar 18.00etan udaletxeko areto nagusian, Mari Carmen Basterretxea antropologoak Euskal Herria: kultura matrilinealaliburua aurkeztuko du. Biharkoa egiten den liburuaren lehenengo aurkezpena izango da.

Bihar liburu bat aurkeztuko da, larunbatean hitzaldia antolatu dute eta 19an ume, guraso eta aiton-amonekin erritua burutuko da

Idazlan honetan, Basterretxeak kultura eta ereduen inguruko hausnarketa egiten du. Herri naturalak -Euskal Herria horien artean kokatuz-, euskal gizarte egitura eta fun-tzionamendu tradizionala, eta Euskal Herriak pairatu duen kolonizazio prozesuen ondorioak azter-tzen ditu.

Oiartzungo Udalak saiakera hau argitaratzen lagundu dio Basterretxeari. Aurkezpena Oiartzungo Feministen Asanbladak martxorako antolatu dituen ekitaldien baitan programatu da.

Gainera, Udalak eta 2016ko gurasoek elkarrekin antolatuta, larunbatean 10.30ean udaletxeko areto nagusian, Basterretxeak berak hi-tzaldia eskainiko du, atsolorraren inguruan. Amaitzeko, hilaren 19an, aldiz, atsolorra ospatuko da udaletxeko areto nagusian, 10.30ean. 2016an Oiartzunen jaio ziren 85 haurrak eta haien guraso zein aiton-amonak gonbidatuta daude ekitaldira.

Atsolorra Euskal Herriko baserri-giroan errotutako ohitura zaharra da eta emakumeen auzolana da bere esanahia. Emakume batek haur bat izaten zuenean semerik gabeko beste emakume batzuek laguntzen zuten umearekin eta etxeko lanekin. Umerik gabeko emakume hauek libre zeuden eta baliabide asko zituzten eta beraien laguntza erabatekoa zen.Udalak eskerrak eman nahi dizkie seme-alabak herriko komunitatean integratzeko atsolorra prestatzen lagundu duten gurasoei.