Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Auzalar txiki, handi bihurtu da!

2011-2012 ikasturtean eraikin berria eraikitzen hasi zen eta 2015-2016an amaitu zen

Testua eta argazkia Auzalar Ikastetxe Publikoa - Viernes, 10 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:07h

Jolastoki berria askoz ere handiagoa da.

Jolastoki berria askoz ere handiagoa da. (AUZALAR IKASTETXE PUBLIKOA)

Galería Noticia

Jolastoki berria askoz ere handiagoa da.

etxeko berriak

Auzalar eskolan eraikin berria amaituta dago. Aurten informatika eta liburutegi gelak dauzkagu eta horren bidez informazio ugari bilatzeko aukera dugu. Gainera gela berri guztiek proiektorea dute eta orain gure saioak askoz dibertigarriagoak dira.

Lehen jolastokia oso txikia zen, orain handiagoa da eta jolasteko gauza gehiago ditugu bertan: montikulua, aterpea, pistak, belardi handi bat, bankuak, iturriak ... Haur Hezkuntzako patioa ere, berritu eta parke polit bat jarri dute.

Hobekuntzak ikaragarriak izan dira eta aterpeari esker, euria egiten duenean kalera atera gaitezke, hesiak jarri dituzte, baloiak kanpora ez ateratzeko, zuhaitzak landatu dituzte, handitzen direnean haizea gelditzeko...

Eskolako jarduerak Auzalarko eskolan jarduera mota ezberdinak egiten ditugu. Batzuk Guraso Elkarteak antolatutakoak dira, beste batzuk berriz, eskolak antolatzen ditu, adibidez Baratza eta Lip-dub-a.

Eskolako baratza martxan jartzen! Iaz Auzalar eskolan baratzaren hamabostaldia ospatu genuen eta Jakoba Errekondo izeneko aditu bat etorri zen baratza nola zaindu azaltzeko. Ordutik, eskolako proiektu bihurtu dugu. Behin bere trikimailuak hartuta baratzean aplikatu genituen. Astean behin bara-tzera joaten gara hau zaintzera. Aurtengo ikasturtean, udaletxeko lorazainen eta eskolako gurasoen laguntzaz, behin betiko bankalak eraiki dituzte.

Ikasturte amaieran, lip-dub-a egin genuen gure eskola erakusteko. Grabatu baino lehen, entsegu asko egin genituen eskola osoak;zaila izan zen, bereziki txikiei asko lagundu behar genielako. Lingua-Navarrorun abestia erabili genuen. Esfortzuak merezi izan zuen, azkenean oso bideo polita atera zitzaigun!

Eskolako Baietz Guraso Elkarteak jarduera ugari eskeini ditu aurtengo ikasturtean, hauen artean ludofesta, irristaketa, eskulanak, yoga, poliekintzak …. 6. mailako ikasleei mekanografia, zinemagintza eta zuzeu disenatzaile jarduerak proposatu zaizkigu. Mekanografia jardueran, ordenagailuan azkar idazten eta hatzak ongi kokatzen erakusten digute. Geroago letren ordena ikasi behar dugu eta azkenik teklatua begiratu gabe testu oso bat idatzi. Benetan dibertigarria da.

Zinemagintzan, dramazko pelikulak, beldurrezkoak… egiten ditugu. Sortutako pelikulak gero ikusteko aukera izaten dugu. Zineman joku dibertigarriak egiten ditugu: Zinema oso gustoko daukagu, dibertigarria da eta animatzen zaituztegu hurrengo urteetan zuek ere apuntatzera.

Aurten berria den jarduera honetan, Zu zeu diseinatzaile, material ezberdinekin eskulanak egiten ditugu, teknika desberdinak erabiliz: josi, itsatsi, moztu... Gure ustez oso ongi dago gauza politak eta teknika berriak praktikatzen eta ikasten ditugulako. Jarduera hau lehenago eskeini ez izana pena handia ematen digu.