Arantzako II. Mendi Lasterketan izen ematea

20 KM.KO IBILBIDEA PRESTATU DUTE | Ekaitzak eta Udalak apirilaren 23rako

Viernes, 10 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

arantza- Apirilaren 23an, Arantzako Mendi Lasterketaren bigarren edizioa eginen da Ekaitza Elkarteko Mendi Batzordeak eta Udaleko Kultura eta Kirol Batzordeak elkarlanean antolatuta. Izen emateko aukera zabaldu dute aste honetatik aitzinera www.kirolprobak.com webgunean.

Goizeko 9:30ean hasiko dalasterketa eta 20 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa dituen lasterketaren ibilbidea hauxe izanen da: herriko plazatik abiatu eta medikuaren etxetik barna, Miaka, Bulatxiki, Illurdi, Ekaitza, Ibintza eta Oilargata pasatu, eta Aientsatik Arruzpin barna herriko plazara bueltatu, ibilbide ikusgarri baten ondotik.

Mendi ibilaldia puntuagarria da eta Nafarroako Mendi Lasterketen Koparen barne dago. Inskripzioak www.kirolprobak. com webgunean egin daitezke. - A.A.A.