Foruen Pasealekuan egokitutako erakusketa aretoa gaur irekiko dute

2017(e)ko martxoaren 10a, ostirala - 11:46etan eguneratua

AZPEITIA – Udalak erakusketa areto berria atondu du Foruen Pasealekuan duen lokal batean, beti ere, orain arte Betharram eraikinean egin izan diren erakusketak antolatzen jarraitu ahal izateko Aretoak 60 metro koadro ditu eta gaur arratsaldetik aurrera hartuko du lehen erakusketa. Hasteko, Emakumeen nazioarteko egunaren harira herriko haur eta gaztetxoek egindako lanak izango dira ikusgai erakusketa areto berrian. – J.L.