Kepa Junkera&Sorginak Arrasateko Amaia antzokian, igandean

2017(e)ko martxoaren 10a, ostirala - 11:43etan eguneratua

ARRASATE –Maletak 2017 biraren baitan, Kepa Junkera&Sorginak Amaia antzokian egongo dira igandean (20.00etan). Musikak Iberiar Penintsulako kultura ezberdinak elkartuko ditu. Orain dela lau urte abiatu zuen Junkerak hainbat trikiti eskolako ikasleekin Sorginak egitasmoa. Arrasateko Amets Ormaetxeak, Leire Etxezarretak eta Irati Gutierrezek, eta Maddi eta Olatz Alberdi Bergarako ahizpak parte hartzen dute. – A.D.