Bakarkako estreinako lana aurkeztu du Maider Zabalegik

Sábado, 11 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Maider

Galería Noticia

Maider

‘Zuei’.Alaitz Telletxearekin batera izandako bidaia arrakastatsua duela 20 bat urte atzean utzirik, Zuei(Elkar) bere bakarkako estreinako lana kaleratu du Maider Zabalegik. Ilusio eta ametsen itsasoan nabigatzen duten hamar kantu gozo eta koloretsu aurkeztu ditu oiartzuarrak, sentimendu garbien isla eta pizgarri, era berean. Maitasuna eta askatasuna lanaren zutabeak izanik, musika lengoaia erakargarria bezain sentikorra erabili du eta besteak beste, Karlos Aranzegi, Joseba Loinaz, Urbil Artola eta Dani Venegas musikariak izan ditu bidelagun. Argazkia: Esti Veintemillas