Jesus Maria Perona ‘Mirada a las naos vascas de l siglo xvi’ liburuaren egile oriotarra

“Euskal Herriko XVI. mendeko ontzigileak munduko ontzigintzaren erreferente izan ziren”

Donostian bizi den oriotarrak betidanik izan du ontzigintzarekiko lilura eta XVI. mendeko diseinuei buruzko liburu bat argitaratu berri du

Ane Roteta - Sábado, 11 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Jesus Maria Perona

Galería Noticia

Jesus Maria Perona

Orio- Jesus Maria Peronak (Orio, 1952) itsasoaren munduarekin lotura zuzena izan du betidanik, eta 14 urterekin Arin eta Embil enpresan ebanista bezala lanean hastea izan zen modelismoaren munduan murgiltzeko lehen pausoa. Orain, XVI. mendeko ontzigintzari buruzko liburu bat argitaratu berri du.

Zer aurki dezakegu, laburbilduta, ‘Miradas a las naos vascas del siglo XVI. Arquitectura naval, diseño y trazas’ liburuan?

-XVI. mendeko ontzien azterketa sakon bat da. Historikoki badakizkigu gauza batzuk, baina nik garai hartako ontzien arkitektura sakon-sakon aztertu dut, orain arte inork egin ez duen lana. Oinarri teknikoetatik eta garai hartako dokumentuetatik abiatuta, hipotesi batzuk planteatu ditut. Dokumentu asko nituen jasota, eta adibidez, baleontziak agertzen ziren armarriak aztertzen hasi nintzen. Gai honekin badaude zenbait lan argitaratuta eta historiagileak egin dituzten hausnarketa batzuk niretzako miresgarriak dira. Hala eta guztiz ere, trazadurak aztertzen hasi nintzenean inork ez zuen aipatzen nolako arkitektura behar zuen. Hala, planimetria eta banaketak egin eta itsasontzi bakoitzari bere planotxoa atera diot.

Zergatik nabarmenduko zenituzke Euskal Herriko XVI. mendeko on-tziak?

-Euskal ontzigileak munduko ontzigintzaren erreferente izan ziren eta Miguel Laburuk kongresu batean adierazi zuena ekarriko dut gogora: “XVI. mendeko euskal itsasontziak ontzigile eta nabigatzaileen lanerako gogoagatik eta pragmatikotasunagatik lortutako ontzi klase bat dira. Euskal ontzien epopeiak mende bat inguru iraun zuen baina benetan duina zera da: bere garaiko ontzirik moldakorrena zen eta bere arrastoak utzi zituen munduko itsaso eta kosta guztietan”. Garai hartan euskaldunak munduan barrena zenbat mugitzen ziren nabarmena da eta beren on-tziek balore handia zuten, inor ez zelako atrebitzen itsaso zabala zeharkatzen.

Mutiozabal ontziolak ontzigintzan egindako ekarpena ere hor dago.

-Benetako altxorra da eta kanpoko elkarteak duela urte batzuk hasi ziren hori esaten Orioko Udalari. Begiak ireki zituzten eta ondaretzat hartu zuten eta orain hasiko dira zerbait egiten. Orioko ibaiak ontzigintzan izan duen tradizio historikoa azkeneko altxorra da eta hori ez bada errekuperatzen ez zaigu ezer gera-tzen.

Noiz piztu zitzaizun mundu honekiko interesa?

-Ni Orion jaio nintzen eta nire familia itsasoaren mundura lotuta egon da zuzenean. Aitona bat arrantzalea nuen eta bestea ontzioletan arotz bezala ibilia zen. Bestalde, Orion bi ontziola zeuden, Mutiozabal eta Or-tzaikakoa, eta horrek ere bizi handia ematen zion herriari. Umea nintzenetik bizi izan dut giro hori eta bapore bizitza hori txertatu zait. Bestalde, 7 edo 8 urte inguru nituela Donostiako Aquariumera joan nintzen gurasoekin eta itsasontzien maketen solairuan liluratuta gelditu nintzen. Gerora, Arin eta Embilen egurrarekin lanean nenbilela maisu oso onak izan nituen eta modelismoari buruzko liburu bat erosi nuen. Argitasun handia eman zidan liburu horrek eta pixkanaka-pixkanaka hasi nintzen maketak egiten.

Ze proiektu dituzu orain?

-Lan txiki batzuk ditut esku artean, baina momentuz patxadaz hartzeko asmoa daukat.

Gipuzkoako txoko kuttuna. Kostaldeko herri guztiak, ezin dut bat aukeratu. Hondarribia, Pasaia, Lezo, Orio, Zarautz, Getaria, Zumaia, Mutriku... Guztiek dute xarma.

Paisaia idiliko bat. Donostiako inguru guztia aparta da.

Mendi bat. Txikia nintzenetik Ernio gustatu izan zait beti, eta bigarren mailan Orioko Kukuarri esango nuke.

Hondartza bat. Donostiako Kontxa eta Ondarreta.

Festa edo ospakizun bat. Gaztea nintzenean Orioko festak.

G

ipuzkoatzen