Bakea, Bizikidetza eta Giza Eskubideak Jardunaldien 4 hitzordu hartuko ditu

BALUARTE.COM - Lunes, 13 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 15:18h

Bizikedetza erein. Begiratu bat artearen bidez lelopean, Nafarroako Gobernuak bake, bizikidetza eta giza eskubideei buruzko jardunaldien bigarren edizioa antolatu du;haien bidez, giza duintasunaren errespetuari eta bakearen kulturaren beharrari buruzko gogoeta bat sustatu nahi da. Jardunaldiak martxoaren 23tik apirilaren 6ra egingo dira Baluarten (19.30ean) eta artea izango da aurreikusitako lau saioen lotura: hitzaldi edo mahai-inguruak izanen dira haietako bi, literaturarekin eta elkartasunarekin lotuak, eta beste bi antzerkiarekin eta zinemarekin lotuak.

Programari hasiera emanez, martxoak 23an, ostegunarekin, Mariposas en El Hierro zine foruma. Filmak gure herriko hainbat indarkeria motaren biktima diren testigantzak biltzen ditu, baina hemendik kanpokoa dituen hitzak ere biltzen ditu. Emakume hauek guztiek indarkeria gainditu nahi dute, bakea eta justizia nagusi diren etorkizuna eraiki. Esperientzia, ekimen, jarrera eta desirak oparitzen dizkigute, bestelako errealitatea sortzeko: inolako indarkeriarik gabeko bizimodu duina, bake iraunkorreko etorkizuna, bidaia bat sufrimendutik esperantzara. Proiekzioa ondoren solasaldia Bertha Gaztelumendia zuzendariarekin.

Jardunaldien bigarren hitzordua, martxoak 30ean, ostegunarekin, La defensa de las víctimas y la paz desde la literatura mahai-ingurua izango da, Gabriela Ybarra, Luis Garde eta Ion Arretxeren eskutik. Arteen bitartez memoriari eta biktimei begiratzerakoan, literaturak eginkizun nabarmena du. Hiru idazle hauek beren azken liburuaz mintzatuko dira, beren esperientziaz, nolako ekarpena egiten ahal dioten arteak eta literaturak giza eskubideen aldeko lanean. Moderatzailea Aingeru Epaltza izango da.

Hirugarren hitzordua, apirilak 1ean, larunbatarekin, Sin adiós - Adiorik ez antzerkia izango da, Mireia Gabilondo eta Teresa Calo zuzendariena. Muntaia artistikoa, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren hiru biktimaren bizitza duena muin: Juan Manuel García Cordero, Mikel Zabalza Garate eta Francisco Javier Gómez Elosegui. Biktimekiko elkartasunaz eta indarkeriarik gabeko gizartearen eta bake kulturaren aldeko apustuaz gainera, hiru biktima horien bizitza hartuko dugu ardatz, ez heriotza, gizarte adiskidetua, bidezkoagoa eta etikoagoa eraikitzeko ekarpen gisa.

Eta Jardunaldiei amaiera emanez, apirilak 6an, ostegunarekin, Buenos días desde el cielo de Alepo hitzaldi eta bideotxata eskainiko da. Sara Aldaba, garapenerako lankidetzako eta hezkuntzako teknikaria, SED gobernuz kanpoko erakundean. Georges Sabe anaia marista urdinak zuzenean hitz eginen digu Alepotik, Siriatik. Zenbait gai jorratuko dituzte: elkartasuna gerretan, beren esperientzia, Siriako egoera eta gerran diren herriekiko elkartasunaren argi-itzalak.

Sarrera dohainik eta librea da, aretoa bete arte, eta martxoaren 14tik aurrera har daitezke txartel-leihatilan (4 sarrera gehienez pertsonako). - See more at: https://baluarte.com/eus/berriak/-/bakea-bizikidetza-eta-giza-eskubideak-jardunaldien-4-hitzordu-hartuko-ditu#sthash.FQk2ChAM.dpuf