Windsbach-eko Haur Koruak eta Akademie für Alte Musik Berlinek Bach-en Meza Si minorrean interpretatuko dute martxoaren 28an

BALUARTE.COM - Lunes, 13 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 15:19h

Baluarte Fundazioaren Denboraldiaren baitan J.S. Bach-en Meza Si minorrean Baluarteko Areto Nagusian entzun ahalko da heldu den martxoaren 28an, arratsaldeko 20.00etan. “Meza Katoliko Handia” bezala ezaguna den hau alemaniar musikagile protestante amorratuaren maisu-lan handiena eta azkena da. Gurera munduko musika barrokoaren ensemble garrantzitsuenetarikoa den Akademie für Alte Musik Berlinen eta Windsbach-eko Haur Koruaren eskutik helduko da. Azkeneko honek 2008an Pasioa San Mateoren arabera eta 2010ean Mozart-en Requiem gurean eskaini zituen, bietan erabateko arrakasta lortuz. Martin Lehmann-ek zuzenduko duen kontzertuan ere Núria Rial (sopranoa), Rebecca Martin (kontraltoa), Markus Schäfer (tenorea) eta Thomas Laske (baxua) bakarlariek hartuko dute parte. Emanaldi hontarako sarrerak 36, 28 eta 18 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean (www.baluarte.com), txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan. Gainera, Baluarte Joven programaren baitan (gazte txartelarekin), kontzertua baina hiru egun lehenago sarrerak 11, 8 eta 5 eurotan jarriko dira salgai leihatilan.