Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendikoko kantu zahar bazkarian

Martes, 14 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendikoko kantu zahar bazkarian.

Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendikoko kantu zahar bazkarian. (UTZITAKOAK)

Galería Noticia

Arantxa Arregi omendu dute Ibardingo Mendikoko kantu zahar bazkarian.

bera.Mendiko sagardotegian Kantu Zahar bazkaria egin zuten larunbatean. Bazkaria eta bazkalondoa kantu giro bikainean pasatzeaz gain, urtetan Cederna-Garalur erakundearen eskualdeko garapen-agentea izan den Arantxa Arregiri omenaldia eskaintzeko aprobetxatu zuten eta hainbat oroigarri eta opari jaso zituen. Angel Mariezkurrena antolatzailearen esker oneko hitzak aditu ondotik, Aitor Mendiluzek ere bertso batzuk kantatu zizkion (ezkerrean) eta Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak ere makila eta lore-xorta eman zizkion (eskuinean), bera izan baitzen, Euskal Artzainen Eguneko bultzatzaile nagusietako bat. Arantxa Arregik, hunkituta, beretaz oroitzea eskertu zuen. Argazkiak: utzitakoak