Bost ezki berri landatuko dituzte Ezkiaga pasealekuan

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 11:54etan eguneratua

HERNANI – Ezkiaga pasealekuko ezkien zaharberritze planarekin jarraituko du datozen egunetan Hernaniko Udalak. Izan ere, adierazi zutenez, atzo hasi ziren langileak egoera okerragoan dauden bost ezki ordezkatzen. Horretaz gain, herriko beste leku batzuetan galdu diren zuhaitzak ere ordezkatuko dituzte, besteak beste, Bidebietan, Izpizuan, Larraurin, anbulategi atzean, Txantxillan eta Atzietan. Guztira, Udalak 36 ale landatuko direla iragarri zuen. – A.M.