Elikagai loteak egiteko boluntarioak eskatu dituzte

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 12:16etan eguneratua

Zizurkil. Zizurkilgo Elikagaien Bankuak deialdia egin du boluntarioak lortzeko Elikagai Bankurako loteen prestaketarako. Ostiralean izango da hitzordua, 9.30etik 12.30era eta 15.00etatik 17.00etara. Loteak egiteko tokia Ernio Bidea 29 A helbidean dago, Talleres Amondarainen ondoan. Beharrean diren herriko familiei hiru hilean behin egiten zaien elikagai-banaketarako loteak prestatuko dituzte. Lagundu nahi dutenek Aiztondo Zerbi-tzuen Mankomunitatera deitu behar dute izena emateko: 943 693 930. M.S.S.