Hiru Erregeen Mahaia eta Atxerito igoko dituzte Arrastakoek

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 12:03etan eguneratua

BEASAIN – Beasaingo Arrastaka mendi elkartekoek asteburuan Pirinioetara egingo dute irteera. Hain zuzen, Hiru Erregeen Mahaia (2.444 metro) eta Atxerito (2.362 metro) mendiak igotzeko saiakera egingo dute. Gaur bertan emango dituzte azalpenak, J.M. Iturrioz kaleko egoitzan egingo duten bileran, 19.30ean. Bestela, informazioa jaso eta izena emateko 646 855 620 telefonora ere dei daiteke. – M.A.