Korrika Antxotik kanpo egiten dutenak omenduko dituzte

2017(e)ko martxoaren 14a, asteartea - 11:54etan eguneratua

PASAIA – Pasaiako Txirrita AEK euskaltegiak Korrikaren lekukoa Antxotik kanpo hartu ohi duten herritarrak omenduko ditu bihar, kultur etxean. Ekitaldi xume baten bitartez, herritar horien kemena sarituko du Txirrita AEK euskaltegiak, izan ere batzuek Arabara edota Nafarrora jotzen dute lekukoak etenik ez izateko. Horretaz gain, Korrikaren inguruko hainbat argibide emango dituzte euskaltegiko ordezkariek. Omenaldia 19.30ean hasiko da eta ondoren, Jon Martinez Txikik bakarrizketa eskainiko du. Sarrera doan izango da. – A.M.