Goierri Gorri taldeak ezin izan du irabazi Bizkerreren aurka

2017(e)ko martxoaren 15a, asteazkena - 11:16etan eguneratua

BEASAIN – Euskal Ligako Goierri Gorri taldeak ezin izan du asteburuan Bizkerreren aurkako partidan punturik lortu. Sailkapeneko goi postuetan dago Bizkerre, eta nahiz eta ahalegina egin zuten, bigarren zatian sartu zuten gola bizkaitarrek eta 0-1 amaitu zen partida. Gorriak buru-belarri aritu ziren berdinketaren bila, eta nahiz eta aukerak izan zituzten ezin izan zuten golik sartu eta markagailua aldatu. Datorren asteburuan Bilbora bidaiatuko dute, igande arratsaldeko 18.00etan Berriotxoaren aurka jokatzeko. – M.A