Potoshop taldea, Herriarteko Txapelketatik kanpo

2017(e)ko martxoaren 15a, asteazkena - 11:17etan eguneratua

URRETXU – Urretxu eta Zumarragako Potoshop taldeak Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako bigarren eta azken saioa jokatu du asteburuan. Galdu egin du eta, horrenbestez, kalean gelditu da. Asteburuan Martxoan Bertsoa txapelketako azken kanporaketa ere jokatu da. Bortzirietako taldeak lortu du finalerako txartela. Finala hilaren 25ean izango da, 23.00etan, gaztetxean. – A.Z.