Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Udaberria iristeko irrikaz eta gure kabikutxetan txoriak ikusteko zain

Lh-ko 1. mailako ikasle zein irakasleek kabikutxak sortu eta jarri ditugu Ikastolako hainbat zuhaitzetan zein Ultzama parkearen inguruetan

Testua eta argazkiak Paz de Ziganda Ikastola - Jueves, 16 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Bihurkinak eskuetan, burubelarri elkarlanean ageri da lagun taldea.

Bihurkinak eskuetan, burubelarri elkarlanean ageri da lagun taldea.

Galería Noticia

Bihurkinak eskuetan, burubelarri elkarlanean ageri da lagun taldea.

kabikutxak ikastolan jar-tzeko asmoa, orain urte batzuk jorratzen hasi zen;baina aurten arte ez dugu martxan jarri. Gabi Berasategi izan dugu proiektu honen buru;Ornitolaneko kidea, hegaztietan aditua. Iruñerriko hainbat udalerri eta beste eskola batzuk bezala, proiektu honen barruan sartzeak jarraipen bat izango du bere kudeaketari esker. Kabikutxak egin eta jarri ondoren, maia-tza aldera okupatutako kutxen zenbaketa egingo dugu;alde batetik, hutsik daudenak lekuz aldatzeko, eta beste aldetik, okupatutakoak ikusi, txori motak ezagutu, kume kopurua zenbatu, eta hauei eraztuna ipiniko zaie.

Proiektu zabal honi esker, informazio guztia Aranzadik jaso eta egiten den informazio bilketa munduko edozein bazterretara zabal daiteke. Datorren neguan, kabikutxen garbiketa eta leku aldaketa egingo da, eta Ikastolako lagunak haziz joango diren heinean, ikastolakide bihurtu diren hegazti hauen ezaugarri gehiago ezagutzen joango dira, ohiturak, elikadura, ezaugarri zientifikoak… beti ere hauenganako sentsibilitatea eta errespetua zabaltzea izango da helburua.

Elkarlanean eraikiz

Zuhaitz handi eta zahar baten argazki polita ikusita hasi ginen goiz hura. Zuhaitz horiek, animalia askoren gordeleku izaten ohi dira, baina zoritxarrez, gure inguruan, horrelako zuhaitz gutxi ditugu.

Horrela hasi genuen Gabirekin goiz polit hura. Berehala, etxetik ekarritako bihurkina erabiltzeko aukera polita izan genuen, zuhaitz handien ordez, txorien kabikutxen eraikitzaile izan baikinen egun batez. Marrazkia ongi ikusi, taldeka antolatu… Indar handia behar izan genuen, pazientzia pixka bat, desadostasunak… baina tira!! Lehenengo mailan gaude eta egurra jarri, kendu, berriz lotu, orain teilatua… lortu genuen!

Gela bakoitzean, 5 kabikutxa egin genituen. 15 guztira!! Gu bai txapeldunak! Berehala nahi ditugu barruan amilotxak! Edo kaskabeltzak! Txolarreak ere, noski! Txori txikien gordeleku bikainak! Linaza olioz busti, eta gainera, etxetik ekarritako tetra brik zatiekin, negu hotzeko euriak busti gabe pasatzeko teilatua jarri genien.

Dena prest

Gabonak tarte, Gabi Ikastolara bueltatu eta bere jakinduria eta pazien-tzia amaigabearekin, banan-banan, makil luzearen puntan jarrita, zuhaitz aproposetan jarri zituen kabikutxak. Txoriei, goizean goiz esnatu, eta eguzkiaren berotxoa sumatzea gustatzen zaie, horregatik Gabik lana izan zuen kabikutxa guztiak hegoalde edo ekialdera begira jartzen. Ikastola barruan sei kabikutxa jarri ondoren, beste bedera-tzi jarri genituen Ikastola ondoko Ultzama parkearen inguruetan. Aurreko urteetan ikastolako aita zen Alfonsok jarritako kabikutxak garbitu eta txoriek eraikitako kabi dotore eta landuak garbitu ondoren, kabikutxa berriz ere gora! Datorren udaberrirako prest. Bi eta hiru metro bitartean jartzen ez badugu, edozein katuk atzaparra sartzeko aukera izango duela badakigu…

Eta Ikastolarako bidean geundela, amilotx polit bat ikusi genuen etxetxo baten inguruan… gustatuko ote zaio?

Ikastolan gure leiho pareko izei handian kabikutxa bat dugu, egunero bi minutuz hortxe ibiltzen gara, zain… txoririk sartu edo aterako den begiratzen… eta maiatza noiz iritsiko irrikatan… guk jarritako kabikutxak ireki eta jaiotako txoritxoak ikusi eta ezagutzeko.

Bitartean, Ikastolako lagunei zuhaitz inguruak zaintzeko eska-tzen, txori gehiago bai, eta aldi berean, intsektu gutxiago izango ditugulako, dena abantailak izango dira. Lan bikaina lagunok!

Mila esker, Alfonso.