Beasaingo herriko pilota txapelketako izen ematea, zabalik

2017(e)ko martxoaren 16a, osteguna - 11:21etan eguneratua

BEASAIN – Beasaingo pilota txapelketa herrikoian izena emateko aukera zabalik egongo da martxoaren 24ra arte. Herritarrentzat antolatutako txapelketa da eta federatu gabeko pilotariek parte har dezakete. Arrano tabernan eman behar da izena eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dira. Horrez gain, izena ematerako orduan kamisetaren neurria, eta telefono zenbakia adierazi beharko dira. Partidak Gernika pasealekuko pilotalekuan jokatuko dira. – M.A.