Euskaraz Bizi Egunean murgilduko da Arrasate

Euskal Herrian Euskarazelkarteak antolatuta,askotariko ekintzak izangodira larunbatean

2017(e)ko martxoaren 16a, osteguna - 11:29etan eguneratua

ARRASATE – Euskaraz Bizi Egunean murgilduko da larunbatean Arrasate. Izan ere, Euskal Herri mailako deialdia da Arrasateko Euskal Herrian euskaraz elkarteak antolatutako festa. Beraz, askotariko ekintzak prestatu dituzte adin eta giro guztietako euskaltzaleei zuzenduta. Horretarako, herriko 14 eragileren laguntza jaso dute;horien artean daude: Portaloi kantu elkartea, Txorbela, trikitilariak, dantzariak, kilikiak, Eskuartean artisau taldea, txalapartariak eta hainbat musika talde.

Euskaraz bizitzeko hautuari bultzada emateko eguna izatea nahi dute bultzatzaileek. Jaiari 10.30ean emango diote hasiera txupinazoarekin. Honi jarraituz, Seber Altuben azoka egongo da eta honekin batera, umeentzako tailerrak. 12.30ean, aldiz, Euskaraz bizitzera goaz! ekitaldi nazionala izango da Kulturaten, eta ondoren, poteoa herri bazkaria baino lehen. Azken hau azoka plazan egingo dute (15.00) eta 300- 400 lagun espero dituzte. Gainera, Herriko plazan karpa bat ipiniko dute eta bertan, bertso saioaz gain (18.00), Dirty Brothers, Willis Drummond eta Ezten Giro musika taldeekin gozatzeko aukera egongo da (21.30) . –A.D