‘Gutuna’ komedia musikala bihar, Gurean

Musikomedia Elkarte Kulturalaren eskutik Villabonan izango da antzezlana, 20.30ean

Jueves, 16 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Villabona- Gutuna euskarazko komedia musikala taularatuko du bihar Villabonako Gurea aretoan (20.30ean) dantza, interpretazioa eta ahotsa uztartzen dituen Musikomeria ​Elkarte Kulturalak. Sarrera doakoa izango da.

Umorez betetako lan honek ezkontza gonbidapen batek ekar di-tzaken poz eta kezkak kontatzen ditu. Gutun honek gonbidatuen arteko harreman korapilatsuak azaleratuko ditu. ​Gutuna ikuskizunaren estreinaldia 2016ko ekainean Donostian egin ostean, indarberrituta dator taldea umorez betetako ikuskizuna Villabonako Gurean taularatzeko.

Ainhoa Aierbe, Aintzane Crujeiras eta Karlos Nguema​ren gidoia eta zuzendaritza ditu antzezlan musikalak. Ibon Errotagaña aktore billabonatarra izango da taula gainean eta berarekin izango dira Isabel Garcia, Eider Jalon, Ibon Lopetegi, Andoni Mutiloa eta Eider Sainz an-tzezleak ere. - M.S.S.