Jaietako kontzertuak aukeratu ahal dira Irunen

32 talde eta bakarlariren eskaintzaren artean botoa eman ahal da, ostegunera arte, udal webgunean

Jueves, 16 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:13h

irun- Bosgarren urtez, Irungo Udaleko Kultura sailak datozen San Pedro eta San Martzial jaietako musika kontzertuen programa prestatzeko aukera luzatu die hiritarrei, www.irun.org udal webgunearen bitartez.

Bertara sartu eta ekainaren 23, 24 eta 28ko kontzertuetan parte hartzeko baldintzak betetzen dituzten 32 talde eta bakarlariren artean botoa emateko aukera dute irundarrek.

Aukeraketa lau multzotan banatzen da. Alde batetik, ekainaren 23rako, sei euskal talderen izenak proposatzen dira (Ze Mays, Hesian, En Tol Sarmiento, Ken Zazpi, Urtz eta Ze Esatek!);hilaren 24rako, sei omenaldi-talderen artean aukeratu ahal da eta ekainaren 28rako, estatuko beste 13 talde daude aukeran.

Azkenik, hiru kontzertuetan atariko talde izango diren sei bertako artisten artean ere aukeratu ahal da (La Bona Dea, New Straits, Stonefaces, Los Secos, Ras Miguel &Tafari Band eta Son De Rue). - X.S.