Gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du Floreagak

2017(e)ko martxoaren 17a, ostirala - 11:22etan eguneratua

AZKOITIA – Floreaga salestar ikastetxeko Elkar Hazi taldeak, 2014-2015 urteetan jaiotako haurrei eta beraien gurasoei zuzendutako psikomotrizitate saioa antolatu du apririlaren 1erako. Saioa 10.30etik 11.30era bitartean egingo da ikastetxean bertan eta parte hartzeko interesa duten herritar guztiek hilaren 24ra arte eman dezakete izena eskolako idazkaritzan. Prezioa 3 eurokoa da eta haur bakoitzeko guraso bat gerturatu ahalko da. – J.L.