Iritsi da Goierriko 4. Rallyesprinta

Bihar, 14.00etan hasiko dute 15,94 kilometroko ibilbidea 60 autok, eta Zaldibia eta Gaintzan barrena ibiliko dira

2017(e)ko martxoaren 17a, ostirala - 06:11etan eguneratua

Goierriko 4. Rallyesprint lasterketaren aurkezpena. Arg: N.G.

Goierriko 4. Rallyesprint lasterketaren aurkezpena. Arg: N.G.

Galería Noticia

Goierriko 4. Rallyesprint lasterketaren aurkezpena. Arg: N.G.

lazkao- Ikullu Racing Lazkaoko taldeak antolatuta, bihar arratsaldean iritsiko da Goierriko 4. Rallyesprinta. Hala ere, gaur 17.00etatik aurrera minimotoak, lasterketa autoak eta talogileak egongo dira Lazkaoko plazan. Larunbatean 14.00etan hasiko da lasterketa, eta partaideek 15,94 kilometroko zirkuitua izango dute, ohi bezala: Lazkaon hasi, Zaldibiara jaitsi, Larraitz aldera igo, eta Gaintza zeharkatuta, Zaldibiarantz bukatu, Ordizia aldeko bidegurutze inguruan. Hiru itzuli eman beharko dituzte lasterkariek. Hala ere, egun osoan zehar egongo da motor giroa Lazkaon. Izan ere, 10.30ean hasita ibilgailu klasikoen erakusketa egongo da.

Aurten ere parte-hartze handia izango da: “Guztira 60 kotxe aterako dira: horietatik 53k abiadura lasterketa nagusian parte hartuko dute, eta beste zazpiek sport erregulartasunean”, azaldu du Ibai Agirre Ikullu Racing taldeko kideak. Rallysprinta antolatzen hasi zirenetik, beti izan du helburu solidarioa lasterketak. “Aurten eskuratzen den 100% Gipuzkoako haur minibizidunen gurasoen eta senideen Aspanogi elkartearentzat izango da, herrian kasu bat izan zela jakin genuen eta hori izan da Aspanogi elkartearekin kolaboratzeko arrazoia”, esan du. - M.A.

Últimas Noticias Multimedia