Oiangu baserriko aretoan kontzertua izango da bihar

2017(e)ko martxoaren 17a, ostirala - 11:08etan eguneratua

ORDIZIA – Ordiziako Oiangu baserriko Maldangora aretoan Sharon Stoner, Tutan Come On eta Znort Facers taldeek kontzertua eskainiko dute bihar, Ordiziarrockek antolatuta. Hitzorduaz iluntzeko 22.00etatik aurrera gozatu ahalko da eta kontzertuetarako sarrerak, sei euroren truke egongo dira eskuragarri, Maldangora aretoan bertan. Antolakuntzatik dei egin dute bihar kontzertuak entzutera joan eta iluntze on bat pasatzeko. – M.A