Zumai txarangak deia zabaldu die gaztetxo eta beteranoei

2017(e)ko martxoaren 17a, ostirala - 11:15etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Zumai txarangak kalejira bat antolatu nahi du gaztetxo eta beteranoekin datorren San Telmoetako jaietan. Apirilaren 30ean egingo dute emanaldia goizeko 9.00etan, eta entseguak datorren astelehenean, martxoaren 20an, hasiko dira arratsaldeko 19.30etan. Beraz, instrumentu bat jotzen duen edonor animatuz gero, Ubillos jauregiko beheko solairura agertu besterik ez du izango. – A.R.