Abian da Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia

Lehenengo saioa zangozan ospatuko da gaur eta Jaialdi Nagusia apirilaren 29an izanen da, Tafallan

Miren Mindegia Iban Aguinaga - Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Gaztetxo talde bat, Burlatan 2014ean eskainitako saioan.

Gaztetxo talde bat, Burlatan 2014ean eskainitako saioan. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

Gaztetxo talde bat, Burlatan 2014ean eskainitako saioan.

iruñea- Agaur abiatuko da, Zangozan, Nafarroako Haur eta Gaztetxoen Kantari Jaialdia. Aurtengoa, 27. edizioa, Lakuntzatik igaroko da bihar. Hurrengo bi saioak Lesakan eta Burlatan ospatuko dira datorren asteburuan eta, amai-tzeko, Jaialdi Nagusia Tafallan ospatuko da apirilaren 29an. Jaialdi hauetan Nafarroa osoko haur eta gaztetxo guztiek parte hartzeko aukera izaten dute: bakarka, binaka edo taldeka abesteko aukera da, oholtzaren gainean igotzeko aukera, euskal kantak interpretatzeko aukera, 200-400 pertsona eta gehiagoren aurrean norberak barruan duen artista sena erakusteko aukera, Nafarroako beste herrietako haur eta gaztetxoak ezagutzekoa...

Lehen saioa Zangozan izango da, larunbatean, El Carmen entzunaretoan, eta bertan 85 abeslari eta 15 instrumentu jolek hartuko dute parte, hiru herri desberdinetako ikastetxeetatik: Zangozako Ikastola, Tafallako Ikastola eta Zarrakazteluko eskola. 11 kanta eskainiko dituzten 6-16 urte bitarteko haur eta gaztetxoak egongo dira. Bigarren saioa Lakuntzan izango da, igandean, Kultur Etxean, eta bertan 150 abeslari eta 13 musika tresna jole entzuteko aukera izango dugu, hiru ikastetxe desberdinetakoak: Lakuntzako Eskola, Lakuntzako San Saastin musika eskola eta Sanduzelai Ikastetxea.

Hurrengo bi emanaldiak, martxoaren 25ean Lesakan eta apirilaren 1ean Burlatan izango dira.

Amaitzeko, Jaialdi Nagusia‘17 apirilaren 29an Tafallako Kulturgunean ospatuko da, aurreko edizioetan bezalaxe. Denetara, Nafarroako herri desberdinetako 27 ikastetxetako haur eta gaztetxoek, 45 bat euskal abesti interpretatuko dituzte.

Aurten ere Amaia Dominguez Gonzalo da ekimenaren antolatzailea. Tafallako musika irakaslea eta Kantuzale Elkarteko kidea da bera. Aurten, erran beharra dago Nafarroako Gobernuren laguntza izan duela, Zangoza, Lakuntza, Lesaka, Burlata eta Tafallako Udalena;eta Lacturale eta El Caserío enpresena ere.