Euskarazko solasaldi zikloa Karrikiri Elkartean

Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran ‘Euskaraz aritzeko pilulak’ hitzaldi sorta eskainiko da

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

iruñea- Karrikiri Elkarteak solasaldi zikloa antolatu du martxoaren bukaera eta apirilaren hasierarako Udaberriko pilulak: indarberritzeko solasaldiak izenburupean.

Martxoaren 28an, Garikoitz Goikoetxea Berriako kazetariak Euskara irabazteko bidean liburu aurkezpena eginen du;apirilaren 6an, Lorea Agirre kazetari, antropologo eta Jakin aldizkariko zuzendariak Bagara norKorrikak gorde duen mezua solasaldia eskainiko du 20. Korrikaren harira;eta apirilaren 7an, Jon Alonso idazle iruindarrak Txakolina Iruñeko edaria zeneanumorez beteriko txango literarioarekin amaiera emanen dio zikloari.

Ziklo honekin udazkenean antolatutako Euskaraz eroso aritzeko pilulak ikastaroari jarraipena eman nahi dio Karrikiri Euskaldunon Topaguneak, “euskaraz bizitzeko gogoa indarberritzeko dosiak eskainiz”, antolatzaileek azpimarratu bezala.

Xabier karrikaren laugarrenean kokatzen den elkarteak, euskarazko liburu eta gainerako materiala saltzeaz gain, “Iruñean euskal kulturaren eta euskararen erabilera bizitzaren eguneroko alderdi guztietan bultzatzea, indartzea eta susta-tzea” du helburu nagusi. - M.M.P.