Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoak jokatuko dira Beran eta Antsoainen

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Beran arituko diren bertsolariak.

Beran arituko diren bertsolariak. (NAFARROAKO BERTSOZALE ELKARTEA)

Galería Noticia

Beran arituko diren bertsolariak.Antsoainen arituko den seikotea. Argazkiak: Nafarroako Bertsozale Elkartea

iruñea- Final-laurdenak itxita eta aste bateko atsedena hartu ondoren, asteburu honetan abiatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen fasea. Bertatik aterako da finala osatuko duten zortzi bertsolarien izenak. Gaur Beran eta bihar Antsoainen jokatuko dira lehen bi finalaurrekoak, eta bi saio horietan jakinaraziko dira finaleko lehen bi finalistak.

Gaur, 17.30ean hasita, Berako Kultur Etxean eskainiko da saioa eta sei bertsolarik hartuko dute parte: Julio Soto, Eneko Lazkoz, Iñigo Olaetxea, Ander Fuentes Itturri, Kotte Plaza eta Alazne Untxalo. Alaitz Rekondok egingo ditu aurkezle eta gai-jar-tzaile lanak. Soto indartsu dator, final-laurdena irabazi ondoren, eta Eneko Lazkozek ere puntuazio oso ona lortu zuen aurreko fasean. Saioa, beraz, interesgarria izanen da alde horretatik. Berako Udalak eta Bortzirietako Bertso Eskolak lagundu dute saioa antolatzen.

Asteburuko bigarren saioa, bigarren finalaurrekoa, bihar izanen da, Antsoaingo Antzokian, 17.30ean. Xabier Terreros, Xabier Maia, Iker Gorosterrazu, Saioa Alkaiza, Josu Sanjurjo eta Mikel Lasarte igoko dira oholtzara. Maider Ansa izanen da aurkezle eta gai-jartzailea. - M.M.P.