Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
Oier eta Jone dantzabidea proiektuan parte hartu duten ikasleak

“Motibazio handia genuen eta ahozabalik geratu ginen egindako koreografiarekin”

Uharteko ikasleetako batzuk Dantzabidea dantza konpainian parte hartzeko aukera izan dute. Lehen froga Uharteko Arte Garaikideko Zentroan izan zen

Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa - Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa.

Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa. (Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa.)

Galería Noticia

Virgen Blanca Ikastetxe Publikoa.

etxeko berriak

las claves

uharte- Dantzabidea dantza konpainiak eta Barañaingo auditorioak, gure eskola eta Barañaingo Alaitz eskola publikoarekin batera, dantza proiektu bat gauzatzeko aukera luzatu gintuzten. Guztira, 6.mailako lau taldek parte hartu genuen, D ereduko hiruk eta A ereduko batek. Europa osotik etorritako dantzari gaztez osaturiko konpainia da Dantzabidea, dantza garaikidea lantzen duena, hain zuzen ere. Honi guztiari harrera emateko, azaroaren 14ean, Uharteko Arte Garaikideko Zentroan elkartu ginen bi eskolak eta konpainia. Han, ikasleei zegokien dantzari taldea atxikitu ondoren, bazkari batekin proiektuari hasiera eman zitzaion.

Aste baten buruan, dantza garaikideko koreografia lantzea izan zen helburua, ostiralean, azaroaren 18an, konpainiako ikuskizunean parte hartzeko eta proiektuari amaiera emateko.

Jarraian, gure bi ikasleei egin zaien elkarrizketaren bitartez, haiek bizitakoa azaltzen saiatuko gara.

Lehenago dantza garaikidearekin espirientziarik izan al duzue?

Oier- Bai, baina ez profesionalekin lan egiten.

Jone- Ez, dantza garaikidea ez nuen ezagutzen.

Proiektua egin aurretik, nolakoa izango zela pentsatu zenuten?

Jone- Hainbeste jenderekin, desastre bat izango zela uste nuen.

Oier- Polita eta oso ongi pasako genuela imaginatu nuen.

Nolakoa izan zen lehenego kontaktua Alaitzeko ikasleekin? Eta dantzariekin?

Oier- Alaitzeko eskolakoekin, oso ongi pasa nuen. Dantzariekin ere oso pozik, oso jatorrak izan ziren gurekin.

Jone- Alaitzeko ikasleekin oso ongi, lagun berri asko egin genituen eta dantzariekin kontaktu gutxiago izan genuen hasiera batean.

Zuen koreografia, joko trazional batetaik abiatuz sortu zenuten. Nola antolatu zineten?

Jone: Klasean erabaki genuen jokoa, “Zuburi zubiri” izan zen. Dantzariei jokoa erakutsi genien eta idei

zaparrada bota genuen hasteko.

Oier: Uharteko Arte Garaikideko Zentroan entsaiatu genuen eta gure dantzarako, gure ahotsak grabatu eta musikarekin nahasketak egin genituen. Hau bigarren egunean izan zen. Gainera, gorpetzekin zubia eraikitzea lortu genuen!

Asko transformatu zen hasieran pentsatutakoarekin?

Oier- Bai, guztiok elkarrekin batera egindako antzeko lana izango zela uste baitnuen, baina ez zen horrelaizan.

Jone- Bai, oso motibatuak geunden eta ahozabalik geratu nintzen egindako lanarekin.

Azken emaitza nolakoa izan zen?

Jone- Dibertigarria baina pena handiarekin, guztia amaitu baitzen.Ez nituelako dantzariak berriz ikusiko.

Oier- Oso ongi atera zen eta nik ere pena hartu nuen, harreman polita egin genuelako dantzariekin.