Lezo haur jolastokiak berritzen ari da

Sábado, 18 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Hiru gune.Jolasleku seguruago eta atseginagoak eskaintzeko helburuarekin eta parkeen egoera hobe-tzeko, joan den urtean Lezoko Udala udalerriko jolastokiak berritzeari eta egokitzeari ekin zion. Besteak beste, Sagardiandiako, Lopeneko (irudian) eta Zubitxoko jolas-parkeak berritu dira eta horietan zoru eta haurrentzako jolas berriak ezarri dira. Beste kasu batzuetan, zaharkituta zeuden jolasak eta zoruak ordezkatu dira. Datozen hilabeteetan hobekuntza lanak gauzatu dira Isastiko zein Altamirako jolastokietan. Argazkia: N.G.