Haurrentzat: ‘Euria’, antzezlana Markeliñe

Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. Euria testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara. Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna, umore ukutuekin, ezuste bisualekin eta atmosfera poetikoan murgilduta dago.

Gaur, 18.00etan Larratxo K.E., Donostia.