Pilotak itxi du ‘Ezagutu zure hiria’ programa Hondarribian

Domingo, 19 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Hondarribia

Galería Noticia

Hondarribia

hondarribia.Arma Plaza Fundazioak aste honetan amaitu du Ezagutu zure hiria, hitzaldi eta bisitaldi gidatuen bitartez Hondarribiko historian murgiltzeko aukera ematen duen programaren bigarren edizioa. Urritik martxora sei saio egin dira eta azkenak Pilota jokoaren ezarpena Hondarribian izan du izenburutzat. Daniel Carballo EHUko adituak hitzaldia eman zuen ostegunean eta atzo, Gernikako Arbolako lorategian, harresipean, Hondarribiko Pilota Eskolako gazteekin laxoa jokoaren erakustaldia burutu zuten. Argazkia: X.S.

Últimas Noticias Multimedia