Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Amaitu da herri administrazioetan Nafarroako berezko hizkuntzen erabilera arautzen duen Foru Dekretuak eragindako enplegatu publikoekin egindako negoziazio-prozesua

NAVARRA.ES - Lunes, 20 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 20:48h

Urtebeteko epean prestatu beharko dute departamentuek lanpostu elebidunen plangintza, eta sindikatuetako ordezkariekin negoziatuko da, onartu aurretik.

Gaur goizean amaitu da Funtzio Publikoaren Mahaian eta Lan-kontratudun Langileen Enpresaz gaindiko Hitzarmen Kolektiboaren Negoziazio Batzordean sindikatuetako ordezkariekin Nafarroako berezko hizkuntzen herri administrazioetako erabilera arautzen duen Foru Dekretuaren proiektuaren inguruko negoziazio-prozesua. Nafarroako Gobernuak sindikatuek aurkeztutako 53 ekarpenetatik 21 onartu ondoren, Dekretu-proiektuak ELA sindikatuaren babesa, LAB eta ANPE sindikatuen abstentzioa eta CCOO, UGT, AFAPNA eta SMN sindikatuen aurkako jarrera jaso ditu.

Nafarroako Gobernuak onartu dituen ekarpenik esanguratsuenen artean dago sindikatuek aurkeztutako proposamen hau: horren arabera, Gobernuaren departamentu bakoitzak urtebeteko gehienezko epearen barruan egin beharko duen plangintza (6. artikulua) sindikatuen mahaietara igorriko da langileei eta prozedurei dagozkien alderdiak negoziatu daitezen, Gobernuak plangintza horiek onartu aurretik.

Ollo kontseilariak gogorarazi du Dekretuaren helburua dela Nafarroako euskal hiztunei (biztanleria osoaren % 12,9, Soziolinguistikako azkeneko inkestaren arabera) Nafarroako berezko bi hizkuntzetan arreta jasotzeko aukera bermatzea;eskubide hori Euskararen Legearen 6. artikuluan jasota dago.

Halaber, lanpostuetan sartzeko eta horiek ezagutzeko euskara ezagutzeari buruzko eta enplegatu publikoen jardun profesionalerako hizkuntza-gaikuntzari buruzko III. Tituluari dagokionez, Dekretuak bermatzen du elebidun gisa ezartzen diren lanpostuak betetzen dituzten eta Nafarroako bi hizkuntzak ez dakizkitenek hartuta dituzten eskubideak ere errespetatuko direla, eta aukera emango zaiela antolatzen diren prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko.

Lanpostu horiek ezarriko dira Gobernuko departamentuek dagozkien plangintzak egin eta gero plangintza horiek sindikatuekin negoziatu ondoren, gaurko batzarrean onartutako ekarpenak jasotzen duen bezala.

Dekretuaren zirriborroak jaso ditu dagoeneko herritarren eta sindikatuen ekarpenak, eta orain, Gobernuaren departamentuetara bideratuko da;ondoren, Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Euskararen Nafarroako Kontseiluak onartu beharko dute, Nafarroako Gobernuak onartu eta Nafarroako Kontseilura bidali aurretik, azkenik behin betikoz onar dadin.