Baratza prestatzen ikasteko doaneko tailerra izango da bihar

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:14etan eguneratua

AZKOITIA – Kutxa Ekoguneako furgobaratzak Azkoitiko baratze parkea bisitatuko du bihar. Hori dela eta, nahi duten herritar guztiek garai nagusirako baratza prestatzen ikasteko doaneko tailer batean parte hartzeko aukera izango dute bertan. Tailerra 17.30etik 19.30era arte egingo da eta parte hartzera animatzen direnek ganorazko baratza izateko sekretuak ikasiko dituzte. Jarduera honi buruzko informazio gehiago nahi duenak baratzeparkea.ekogunea.eus web gunea begira dezake. – J.L.