Gaur iritsiko da Laburbira jaialdia Lazkaora

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:03etan eguneratua

LAZKAO – Gaur, 21.15ean hasiko da Lazkaon Laburbira jaialdia. Guztira zortzi film izango dira ikusgai eta ordu eta laurdeneko iraupena izango du. Hauek dira eskainiko diren lanak: Azken Saskia (Oier Fuentes), Beti bezperako koplak (Ageda kopla taldea), Ihesa (Alejandro Díaz Castaño), Elemakarrak (Ibon Iza), Jalgi (Eki Pagoaga), 280º (UDA films), Euspot lehiaketako spot onenak eta Hileta (Kepa Sojo). Sarrera 2 eurokoa da. – M.A.