Haur eta gurasoentzako ‘Musika laborategia’ izango da larunbatean

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:14etan eguneratua

AZPEITIA – Gazteria sailak antolatuta, Musika laborategia tailerra egingo da datorren larunbatean (10.30ean) Txiki Txoko ludotekan. Jarduera 0-5 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduta dago eta prezioa 5 eurokoa da (tailerrean bertan ordainduko da dirua). Parte hartzeko interesa dutenek hilaren 23a baino lehen eman behar dute izena Gazte Informazio Bulegoan (943 157 160 telefonoa). Tailerrean, musikaren bidez, haur eta gurasoen arteko lotura emozionalak landuko dituzte. – J.L.