Hiru hezkuntza proiekturen berri, gaur EH Bilgunean

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:12etan eguneratua

ARETXABALETA – Oñati, Soraluze eta Oreretako zinegotzi bana gerturatuko dira gaur Aretxabaletako Herriko plazan kokatuta dagoen EH Bilgunera (18.30etik aurrera). Hiru hezkuntza proiektu, herri bat izenarekin herri bakoitzeko proiektuen gainean egingo dute berba. Ateak herritar guztientzako dituztela zabalik adierazi dute EH Bildutik, bereziki hezkuntzan dihardutenentzako. – A.D.