Musitura egingo du irteera Inda Mendik igandean

2017(e)ko martxoaren 21a, asteartea - 12:05etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Inda Mendi elkarteak egun osoko irteera egingo du igandean eta Musitura autobusez joan ondoren, Santa Elena mendia igoko dute. Txangoa Arabako Iturrieta mendilerroan izango da eta guztira 17,5 kilometroko ibilbidea izango da. Irteera, ohi bezala, 7.30ean egingo dute autobus geltokian. Izena eman nahi dutenek Goiko estankoan egin dezakete (943 860 357, ostiral eguerdia arte. – A.R.