Pastorala zer den ezagutzeko proiekzioak

Miércoles, 22 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

etxalar- Pastorala zer den ezagutzeko, Etxalarko Karmen pastorala antolatzen ari den elkarteak Katalina de Erauso pastoralaren proiekzioa eskainiko du bi saioetan banatuta Kultur Etxean, datozen bi ortziraletan, martxoaren 24an eta 31n, biak 18.30ean. Karmen Etxalarkoa Pastoralaren zuzendaria den Pantxika Urruti zuberotarrak gidatu zuen Katalina de Erauso pastorala ere. - A.A.A.