Sunbillako Asteburu Kulturala ekitaldiz gainezka dator aurten ere

Artisau feriaketa gazta lehiaketakhamargarren edizioa beteko dute igandean pilotalekuan

Miércoles, 22 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Udal pilotalekuak hartuko du artisau feria eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioa.

Udal pilotalekuak hartuko du artisau feria eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioa. (ERRAN.EUS)

Galería Noticia

Udal pilotalekuak hartuko du artisau feria eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioa.

SUNBILLA- Martxoko azken asteburuan eginen da berriz ere Sunbillako Asteburu Kulturala. Ekitaldiz gainezka dator eta igandean, artisau feriaren eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioak beteko dituzte.

Ortziralean, 16.30ean banatuko den xokolatadarekin abiatuko da Asteburu Kulturala. 17.00etatik 19.00etara Jokulandia. 19.30ean Alicaté: la gramola del amorantzezlana eskainiko dute Ulibeltzak elkartean. Hain zuzen, Estefania de Paz (aktorea eta abeslaria) eta Alice Dos Santos (piano jolea) bikoteak osatutako emanaldia izanen da. “Muxuen bidez funtzionatzen du, muxu nahiko fasoko ote dituzte Sunbillan?”, diote aurkezpenean.

Ondoren afari autogestionatua izanen da Ulibeltzak Elkartean. 22.00etan Mus Txapelketa jokatuko dute Bustitz ostatuan.

Larunbat goizeko 8.30ean Mendi ibilaldia eginen dute oinez edo bizikletaz Suspirora (bateko zein bertzeko parte hartzaileak plazan elkartuko dira). 11.00etatik 13.00etara Jokulandia. 14.00etan Bazkaria izanen dute Ariztigain Kanpinean. Apuntatu nahi duenak kanpinera deitu behar du lehenbailehen (948 45 05 40 telefonora). Ondoren Mus eta Txintxon txapelketa jokatuko dituzte. Arratsaldean trikipoteoa izanen da herrian barna eta 16.00etatik 19.00etara Jokulandia eta berendua.

X. Artisau Feria Igandean 10.00etatik 14.00etara Artisau feria eta gazta lehiaketaren hamargarren edizioak borobilduko du Asteburu Kulturala. 11.30ean Herriko dantzariek emanaldia emanaldia eskainiko dute. 16.30etik 19.00etara Artisau feriak segida izaen du eta 19.00etan Gazta lehiaketako sari banaketa eta zare eder baten zozketa eginen dituzte. - A. Arotzena