Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

San Fermin Ikastolako ikasleak, Norvegiara

Bigarren Hezkuntzako 4. mailako eta Batxilergoko ikasleak joango dira Sykkylven herrira

Jueves, 23 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:08h

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu.

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu. (SAN FERMIN IKASTOLA)

Galería Noticia

Alaboan-eko kideek antolatu duten kanpainan parte hartuko dugu.

iruñea- Ikastolak aurrera darrai aurten ere Erasmus + egitasmoaren baitan kokatzen den Crossroads with the future trukaketa-programarekin. Hiru urteko iraupena du egitasmo honek eta Islandia, Ingalaterra, Norvegia, Belgika eta Euskal Herriko hainbat ikastetxek parte hartzen dute. Joan den urriaren 23tik 30era Waregemera joan ziren San Fermin Ikastolako ikasleak, eta hurrengo helmuga Norvegia izanen da, datorren martxoaren 26tik apirilaren 2ra.

Programaren helburu nagusia teknologia berriak ikasgelan aplikatzea da, eta bai ikasleak, bai irakasleak trebatuko dira zeregin horretan. Metodologia taxutzeko, enpresek dituzten beharrak eta behar dituzten soluzioak hartu dira ardatz. Bide horretan, arlo ugari jorra-tzen dira: ekintzailetza, gatazken konponketa, soluzioen bilaketa, gaitasun digital eta linguistikoak, eta abar. Ikaskun-tza, beraz, diziplinartekoa eta diziplina anitzekoa izanen da.

Norvegian kokatzen den Sykkylven herrian oraingoan garatuko duten egitasmoak berriz, Flipped classroom izenburua du. Horretarako, joan aurretik, ikasleek saio bat grabatu dute gurean eta Office Mix tresna erabiltzen ikasi dute, besteak beste. Gainera, egitasmoak irauten duen bitartean, bertan parte hartzen ari diren ikasle guztien artean blog interesgarria sortzen ari dira: https://erasmuscrossroad.classy.be

Guztira, hamabost ikaslek eta bi irakaslek bidaiatuko dute Norvegiara, gehienak DBHko 4. mailakoak, baina baita batxilergoko lehen eta bigarren mailakoak ere. - San Fermin Ikastola