Herrikideko ikasleak GBC taldearekin

Jueves, 23 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

GBC

Galería Noticia

GBC

Tolosa.Tolosako Herrikide ikastetxeko ikasle talde bat Gipuzkoa Basket taldearen entrenamenduan izan da aste honetan. Ikasle hauek Yon Gonzalez irakaslearekin saskibaloi tailerra burutzen ari dira bi egunez eta Donostian saio praktikoa jasotzeko aukera izan dute Gipuzkoako talderik onenaren eskutik. Irudian, Herrikide ikastetxeko gaztetxoak GBC taldeko kideekin solasean jokalekuan eserita, Lander Lasa jokalari tolosarra tartean delarik. Oso esperientzia polita izan da ikasleentzat. Argazkia: Herrikide