Kit elektrikoa bizikletan nola jarri azalduko da larunbatean

Ikastaroa Trintxerpeko alkateordetzan izango da goizez, baina izena aldez aurretik eman behar da

Jueves, 23 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Pasaia- Pasaiako Kirol sailak, Trintxerpe Atletiko elkartearen lankidetzarekin, bizikleta konbentzional batean kit elektrikoa instalatzeko tailerra antolatu du larunbat honetan Trintxerpeko alkateordetzan 10.00etatik 12.30era. Tailerrean parte har-tzeko beharrezkoa izango da aurrez izena ematea Kirol sailera deituta (943 004 330) edota posta elektroniko bat bidalita (kirolak@pasaia.net).

Kit elektrikoak gurpil bat izan ohi duten sistemak dira, eta hari lotuta motor elektriko bat. Nahikoa da kableak eta bateria lotzea bizikleta hibridoa lortzeko, eta 20 eta 100 kilometroko arteko autonomia eskuratzeko. Kit elektriko batek 300 eta 700 euro arteko prezioa izan ohi du, eta muntatzeko nahikoa dira 90 minutu. - A.M.