Musikarekin ospatuko dute udaberria Amasan

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak emanaldia eskainiko dute larunbatean elizan

Jueves, 23 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Villabona- Villabonako Udalak udaberriaren hasiera ospatzeko antolatu duen ekintza berezia izango da larunbatean. Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin Elizan emanaldia eskainiko dute (20.00etan), musika mota honentzat paregabe den lekuan.

Amasa-Villabonako Udalak Amasan kokatzen den ekitaldi kulturalez osaturiko programa landu du, udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat eginez.

Kasu honetan txistuek eta akordeoiek erdi aroa eta barrokoa gogoratuko dute, herrietako folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obraz gozatzeko aukera izango da larunbatean. - M.S.S.