Bihar etorri berri diren gazteei harrera egingo zaie Antxon

2017(e)ko martxoaren 24a, ostirala - 11:33etan eguneratua

PASAIA – Bihar Antxo Tour Festa ospatuko da. Helburua Antxoko gazteek etorri berriei ongietorria eta harrera egitea izango da eta 12 eta 17 urte bitarteko guztiak gonbidatuta daude. 17.30ean Azokan elkartuko dira eta ondoren, barrutia erakusteko ibilaldia egingo dute. 19.00etan karaokea, jolasak eta merienda egongo dira frontoi zaharrean. – A.M.