Oiartzunek Kirol Astea ospatuko du astelehenetik

Periko Sanroma, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzailea, omenduko dute aurten Kirol Sariarekin

Sábado, 25 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Oiartzun- Oiartzunek datorren astelehenetik ostirala bitarte Kirol Astea ospatuko du. Egunero, 19.00etan, kirol modalitate bat edo kirolarekin zerikusia duen gai bat landuko da.

Kirol Saria ere emango da, bigarren urtez segidan. Periko Sanromak, Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzaileak, jasoko du.

Egitarauari dagokionez, astelehenean udaletxean, Oihana Kortazar mendi lasterketaz min-tzatuko da. Asteartean, udaletxean ere, Aitor Francesenak surflarien bizimodua azalduko du. Asteazkenean, Emakumeak kirol kazetaritzan gaia jorratuko da liburutegian. Ostegunean, udaletxean, mendi dokumentalen eboluzioa azken 35 urteetan aztertuko da. Azkenik, ostiralean udaletxean, Kirol Saria banatuko da eta Oiartzungo kirolariekin mahai-ingurua egongo da. - A.M.