Usurbilen, igogailauak jartzeko laguntzak

Eskaerak, dokumentazio osoarekin, erregistroan aurkeztu behar dira maiatzaren 15a baino lehen

Sábado, 25 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Usurbil- Usurbildarrek igogailuak instalatzeko diru laguntzak eskatu ditzakete maiatzaren 15a arte, Usurbilgo Udalak aurten, lehen aldiz, laguntza hori dirulaguntza formatu bitartez eskaini ostean. Helburu horretarako, 10.000 euroko diru partida ireki dute udal ordezkariek.

Diru laguntzan izena emateko, Udaleko Erregistro Nagusira zuzendu beharko da hurrengo dokumentuekin: diru laguntza eskaera formalizatua, eskatzailearen NAN fotokopia, Elkartearen Estatutuak (hala badagokio), Gizarte Segurantzako zein Ogasuneko betebeharrak egunean egotearen egiaztagiria, beste diru laguntza eskabideen aitorpena, elkarteak ez duela inor bazter-tzen adierazten duen agiria, emakume eta gizonen berdintasunari lotutako ziurtagiria eta ekin-tzei buruzko fitxak. Informazio gehiago www.usurbil.eus webgunean ikus daiteke. - A.M.