Xabier Zapirain Arbide Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxea ireki zuen Sukaldaria

“Jende asko etortzen da jatetxera ehiza garaian, baina beste gauza on asko ere badakizkigu preparatzen”

Azken 50 urtetan Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxean Xabier Zapirainekin lan egindakoek gaur omenaldia eskainiko diote ikasitakoa eskertzeko

Aitziber Muga Javi Colmenero - Domingo, 26 de Marzo de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Xabier Zapirain

Galería Noticia

Xabier Zapirain

Oiartzun- Hitz gutxiko gizon langilea da Xabier Zapirain. Festa zer den ez dakiela esaten du, beti lanean ibili dela. Laster 50 urte beteko dira Oiartzungo Gurutze-Berri jatetxea zabaldu zuenetik. Bere sukaldetatik gaur egun jatetxe propioa daukaten sukaldari asko igaro dira eta gaur 80 bat Irungo Atalaian elkartuko dira omenaldi bat eskaintzeko eta Zapiraini erakutsitakoa eskertzeko.

Zer suposatzen du zuretzat azken 50 urtetan zurekin lan egindakoek omenaldi bat gaur eskaintzeak?

-Omenaldiak ez zaizkit gustatzen. Oso lotsatia naiz eta ez zait protagonismoa gustatzen. Niri zokoan egotea gustatzen zait. Lehenbailehen egun hau pasatzea nahi dut.

Lan gogorra da sukaldariarena. Betidanik gustatu zaizu labe eta su tartean egotea?

-Bai, ordu asko egin behar dira, baina gazte-gaztetatik gustatu izan zait. 17 urterekin hasi nintzen Donostian ikasketak egiten.

Non jarraitu zenituen zure sukaldaritza ikasketak?

-Donostiako ikasketak bukatu nituenean, Iruñean bizpahiru hilabete eman nituen. Gero Ingalaterrara joan nintzen eta Restaurante Martínezen urtebetez lan egin nuen. Frantzian ere lanean egon nintzen Empress, Le Caprice, Le Coq D’Or eta Hiltonen eta sukaldari buru izatera iritsi nintzen. Ondoren Bilbora joan nintzen eta handik Donostiara bueltatu nintzen eta Restaurante Oiartzun hartu nuen.

Eta nondik datorkizu sukaldari-tzarekiko zaletasun hori. Zure etxetik?

-Bai, Oiartzunen taberna zuen nire familiak eta hor hasi nintzen amarekin eta izebarekin saltsan. Miren taberna (Doneztebe) plazan zegoen eta taberna, denda eta estankoa dena bat zen. Oso jatetxe xumea zen hangoa.

Beti izan al duzu zure jatetxe propio eta ponpoxoa izateko ideia?

-Ni beti ideia horrekin nenbilen.

Zergatik erabaki zenuen Gurutze-Berri jatetxea hartzea?

-Arrebak beti esaten zidan jatetxe hau hartu behar nuela. Orduan hiru ahizpek zeukaten eta Afrikara oporretara zihoazela istripu bat eduki zuten. Bi hil ziren eta hirugarrenak aldaka hautsi zuen eta jatetxea salmentan jarri zuten.

50 urte beteko dira bere ateak zabaldu zenituenetik.

-Etorri ginen hitz egitera eta 49 urte pasa dira hartu genuenetik. Ez naiz damutu hartu izanaz. Asko kostata, lan asko egin dugu, baina hemen jarraitzen dugu.

Jende asko ehiza garaian etortzen da Gurutze-Berrira.

-Bai, Ingalaterratik etorri nintzenean konturatu nintzen Donostian ia inork ez zuela ehiza jartzen eta ehiza prestatzen hasi nintzen. Ehizak fama asko eman zidan. Askok etortzen dira jatetxera ehiza garaian, baina beste gauza asko ere badakizkigu egiten. Badago jendea ehiza garaian hiruzpalau alditan etortzen dena eta gero urte guztian ez dira bueltatzen.

Zure semeek zuk hasitako bidea jarraitu dute jatetxean. Ohorea al da zuretzat?

-Seme zaharrena sukaldean eta gazteena jantokian. Niri gustatzen zait nik hasitako bidea jarraitu izana. Ez balute jarraitu izan, bada jatetxea saldu egingo genukeen, baina pena bat da. Ez zaizkit urte asko geratzen beste barriora joateko eta honek jarraitzea gustatuko litzaidake.

Gipuzkoako txokorik maiteena. Zapienea elkartea. Lehen musean ibiltzen nintzen lagunekin, eta orain suhiak du eta berak joateko animatzen nau.

Paisaia idiliko bat. Oiartzun herria, ez da txarra.

Mendi bat. Aiako Harria, askotan joan izan naiz hemengo sukaldariekin korrika egitera.

Hondartza bat. Donostiako Kontxa, noski.

Festa edo ospakizun bat. Festa zer den ez dakit, ni beti lanean egon naiz. Besteen festa, nire lana. Ez naiz inongo festetan ibili.

G

ipuzkoatzen