Bertanek apirilaren 15era arte luzatu du bere kanpaina berezia

2017(e)ko martxoaren 28a, asteartea - 12:01etan eguneratua

AZPEITIA – Bertan txartela herritarren artean izaten ari den harrera ona ikusita, Azpeitiko merkatarien elkarteak jakinarazten du apirilaren 15era arte luzatu duela merkaturatze kanpaina berezia. Hori dela eta, txartela ateratzen duten guztiek kanpainaren okasioz egokitutako deskontuak aprobetxatu ahalko dituzte aipatutako egunera arte. Bertanetik gogorarazten dute kanpaina honekin %15erainoko deskontuak daudela elkarteko saltokietan. – J.L.